Neberaren teilatua auzolanean konpondu dute

Anboto 2012ko aza. 4a, 08:38
Joan zen astean amaitu zuten neberaren teilatua konpontzea. Auzolanean elkartu zen zortzi lagun inguruko taldea eta lau-bost egunean aritu dira lanean

Joan zen astean amaitu zuten neberaren teilatua konpontzea. Auzolanean elkartu zen zortzi lagun inguruko taldea eta lau-bost egunean aritu dira lanean. 

 

Teilatu erdia altxa eta apurtuta zeuden teilak konpondu dituzte. Beste aldean, berriz, solte zeuden teilak atondu dituzte. Tomi Agirre otxandiarrak auzolaneko taldean parte hartu du: “Oso ondo konpondu gara. Bost edo sei finkoak izan gara eta beste batzuek ere lagundu digute”.  Orain, neberaren ingurua atondu gura dute urarentzako kanala ipinita.

 

Lanean ari direnean beste konponketa batzuei buruz ere berba egiten ei dute, baina oraindik ez dute ezer zehaztu. “Mekoleta eta Oletako kaltzadak izan daitezke; ikusiko dugu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!