Berdintasun planari ekarpenak egiteko batzarrak deitu dituzte

Anboto 2012ko urr. 28a, 08:42
Urtea amaitu aurretik lehenengo Berdintasun Plana diseinatuko du udalak, 2013an zehar martxan ipintzeko asmoz. Orain hiru urte egindako diagnostikoa osatu eta aberasteko datozen asteetan bost batzar egingo dituzte herriko emakumeekin.

Urtea amaitu aurretik lehenengo Berdintasun Plana diseinatuko du udalak, 2013an zehar martxan ipintzeko asmoz. Orain hiru urte egindako diagnostikoa osatu eta aberasteko datozen asteetan bost batzar egingo dituzte herriko emakumeekin.


Eguazten arratsaldean bolalekuko aretoan batzarra egin zuten, eta berdintasun planaren gaineko xehetasunak azaldu zituzten, baita datozen asteetako bost batzarren bidez abiatuko duten prozesu parte-hartzaileari buruzko azalpenak eman ere.


Batzarretako bakoitzera adin edo errealitate jakin bateko emakumeak daude deituta, euren ikuspuntua eta beharrizanak jasotzeko. Bostetik hiru batzar adin tarteen arabera antolatuko dituzte: 15-24 urte artekoak, 25-60 artekoak eta handik gorakoak. Beste batzar biak etorkinei eta gurasoak diren emakumeei zuzenduta daude. Datorren astelehenean izango da lehenengo batzarra bolalekuan.

 


BATZARRAK

  • Urriak 29, 18:30, bolalekuan: 60 urtetik gorako emakumeak
  • Urriak 31, 10:00, Andresa Landan: Emakume etorkinak.
  • Azaroak 5, 18:30, Andresa Landan: 25 eta 60 urte arteko emakumeak
  • Azaroak 7, 18:30, Andresa  Landan: Guraso diren emakumeak
  • Azaroak 9, 19:00, Gaztetxean: 15 eta 24 urte arteko emakumeak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!