Euskara erabiltzean bizitako egoerak kontatuko dituzte

Anboto 2012ko urr. 22a, 08:31
Uda aurretik ikasitakoa praktikara zelan eroan duten elkarri azaltzeko kafe tertulia antolatu dute

Uda aurretik ikasitakoa praktikara zelan eroan  duten elkarri azaltzeko kafe tertulia antolatu dute.

 

Eguneroko bizimoduan euskara normaltasunez erabiltzeko dauden oztopoei zelan aurre egin jakiteko ikastaroan parte hartu zuten hainbat otxandiarrek uda aurretik. Orain, uda ostean, berriro elkartuko dira hile hauetan bizitako esperientziak elkartrukatzeko. Datorren eguaztenean, 18:30etik 20:00etara batuko dira Andresa Landa eraikineko euskararen gelan. Kafe-tertulia moduan planteatu dute batzarra: kafea eta pastak udalak ipiniko ditu.

 

Esperientziak elkartrukatzeaz gainera, kontzepturik baliagarrienak gogoratzeko aurkezpen bat egingo dute. Era berean, kafe tertulia amaitu aurretik, aurrera begirako planak zeintzuk diren ere argituko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!