Auzolanean konpontzen ari dira Pagadoiko elurzuloa

Anboto 2012ko urr. 19a, 09:23
Iturrizaharreko matadero zaharreko teilatua ere konpontzen ari da udala, egoera txarrean baitago

Iturrizaharreko matadero zaharreko teilatua ere konpontzen ari da udala, egoera txarrean baitago.

 

Auzokideak elkarregaz lanean, horrela konpontzen ari dira Pagadoiko elurzuloaren teilatua. Udalak ordainduko ditu lanak eta herritar talde bat da arduratu da teilatua eraberritzeaz. Teilatua nahikoa hondatuta zegoen aspalditik eta herriko ondare kultural eta historiko garrantzitsua denez eraberritzea erabaki dute.

 

Udalak konpondu duen beste teilatu bat Iturrizaharreko matadero zaharrarena da, egoera txarrean zegoelako. Gaur egun, udalaren materiala gordetzeko biltegia da eraikin hori.

 

Azkenik, Atzekolandetatik Iturrizaharrera doan bidegorria atondu dute. Egoera txarrenean zeuden hainbat zati konpondu egin dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!