Urria amaitu aurretik eraitsiko dute zine zaharraren eraikina

Anboto 2012ko urr. 12a, 08:36
Sortuko den espazio berrian anbulategi berria eta nagusiei zuzendutako bizilekuak eraiki gura dituzte

Sortuko den espazio berrian anbulategi berria etanagusiei zuzendutako bizilekuak eraiki gura dituzte.

 

Zine zaharra legez ezagutzen den eraikina urria bukatu baino arinago botako dute. Egunotan eraikin horretan zegoen uralita guztia batzeaz eta birziklatzeaz arduratzen den enpresak bere lana amaitu du eta egun hauetan Otxandioko erdiguneko eraikin hori  botatzen hasi dira. Eraisketa proiekturako 3.988 euro jaso dituzte Eusko Jaurlaritzatik.

 

Etorkizunean, eraikinaren beheko solairuan osasun etxe berria eraikitzeko asmoa dute. Anbulategia egiteko Osasun sailak eman beharreko diru  laguntzak atzeratu egin dira. Apirilean jakinarazi zien Osasun sailak aurten ez dutela proiektu horretarako finantziazio biderik lortzerik izan. Gaur egungo anbulategian baino espazio handiagoa egongo da eraikin berrian. Horregatik, orain daudenak baino zerbitzu gehiago eduki ahalko ditu. Osasun sailaren datozen urteetako baliabideen baitan egongo da zerbitzu berri horiek eskaintzea.

 

Hausnarketa

Gainontzeko pisuetan, aldiz, nagusiei zuzendutako etxebizitzak eraikitzea aztertzen dabiltza. Datorren urtean hausnarketa prozesu bat abiatuko dute arlo horretan dagoen beharrizanari konponbiderik egokiena zelan eman pentsatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!