Bandera ipintzearen aurka, erantzun bateratuaren bila

Anboto 2012ko ira. 28a, 09:11
Banderen legea bete dadin administrazioarekiko auzien prozesua abiatu du Estatuko abokatutzak

Banderen legea bete dadin administrazioarekiko auzien prozesua abiatu du Estatuko abokatutzak.

 

Maiatzean EAEko Gobernuaren ordezkaritzaren gutun bat jaso zuen udalak. Banderen legea aplikatzeko eta Espainiakoa ere udaletxeko balkoian eta barruan ipintzeko eskatzen zieten. Harrez gero, bandera ipini duten konprobatzera hurreratu dira. Ez dago ipinita eta Espainiako Estatuaren abokatutzari jakinarazi diote. Abokatutzak administrazioarekiko auzien prozesua abiatuko du. Orain alde biek euren argudioak idatziz bidaliko dituzte Bilboko epaitegira eta auzitegi horrek epaia emango du. Ez dakite seguru prozesu horrek guztiak zer iraupen izango duen. Hilabete batzuk izan daitezke.

 

Santi Uribe alkatearen (Bildu) esanetan, “ez herritarrek eta ez herritarren ordezkariek ez dute eskatu bandera ipintzea, kanpotik etorri den agindua da”. Horregatik, erantzun instituzional bateratu bat zelan egin  hausnartzen ari dira. Eztabaida herri mailara ere zabalduko dute eta herritarren iritzia jaso nahi dute erantzun bateratua zelan osatu jakiteko. Oraindik ez dute erabaki prozesu horiek zelan gauzatuko dituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!