Mainerrotarako zirkulazioa mugatu dute asteburuetan

Anboto 2012ko ira. 23a, 08:05
Zapatuko 14:00etatik asteleheneko 06:00etara, txartela dutenak bakarrik sartu ahalko dira

Zapatuko 14:00etatik asteleheneko 06:00etara, txartela dutenak bakarrik sartu ahalko dira.

 

Irailaren 29tik aurrera, asteburuetan Mainerrota auzoa zirkulazio mugatuko gunea izango da autoentzat. Zapatuan 14:00etan altxako dituzte piboteak eta asteleheneko  06:00etan jaitsiko dituzte. Astegunetan, aldiz, piboteak jaitsita egongo dira eta auto denek zirkulatu ahalko dute.

 

Asteburuetan auzotarrek, komertzioetako arduradunek, alde zaharrera Mainerrotatik sartzen direnek eta emergentzietako autoek bakarrik sartu ahalko dute Mainerrotara, txartel bategaz.

 

Udalak batzar irekia egin zuen ekainean mugikortasunaren inguruan landuta duen plangintza orokorra azaltzeko eta Mainerrotarako sarrera-irteeraren gainean herritarrek zuten iritzia jasotzeko. Batzar hartatik ateratako ondorioak kontuan hartuta mugatu dute Mainerrotarako sarbidea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!