Lau ikastarotan izena emateko epea zabalik, urria hasi arte

Anboto 2012ko ira. 20a, 08:49
Argazkigintza aurreratua, eskulanak, marrazketa artistikoa eta txalaparta. Udalak lau arlo horietako ezagutzan sakontzeko aukera eskainiko du ikastaroen bidez. Udaletxean eman daiteke izena, urriaren 1era arte

Argazkigintza aurreratua, eskulanak, marrazketa artistikoa eta txalaparta. Udalak lau arlo horietako ezagutzan sakontzeko aukera eskainiko du ikastaroen bidez. Udaletxean eman daiteke izena, urriaren 1era arte.

 

Argazkigintza aurreratua urriko eta azaroko barikuetan landuko dute eta beharrezkoa da reflex argazki makina izatea. Marrazketa artistikoari buruzko ikastaroa  ere urriko eta azaroko bariku arratsaldeetan izango da. Pinturak eta oihala norberak eroan beharko ditu.

 

Eskulanen inguruko ikastaroa urrian hasi eta martxora arte iraungo du. Besteak beste patchwork teknika zelan landu erakutsiko dute. Txalaparta ikastaroa urritik abendura emango dute eta oraindik ez dute preziorik zehaztu. Gainerako ikastaroetarako prezioak 15 eta 27 euro artean daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!