Gizonezko bat hil da Otxandion, auto istripuan

Anboto 2012ko ira. 18a, 09:33
Gizon bat hil eta beste bat larri zauritu Otxandioko saihesbidean izandako auto istripuan. Auto bik aurrez aurre egin dute talka Oletako bidegurutzean. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira

Gizon bat hil eta beste bat larri zauritu Otxandioko saihesbidean izandako auto istripuan. Auto bik aurrez aurre egin dute talka Oletako bidegurutzean. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

 

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua. Izandako zauri larrien eraginez hil egin zen gidarietako bat, eta beste pertsona bat Gurutzetako erietxera eroan zuten helikopteroan. Renault Megane  batek eta Renault Laguna bat egin zuten talka, atzo, 17:40ak inguruan. BI-623 errepidean izan zen ezbeharra Oletako bidegurutzean.

 

Ertzaintza eta Larrialdietarako pertsonala bertaratu zen istripua gertatutako tokira. Osasun langileek baieztatu zuten Renault Lagunako gidaria hilda zegoela, eta beste gidariak zauri larriak zituela. Ibilgailuaren barruan ezin irten zegoen. Suhiltzaileek lagunduta atera zuren ibilgailutik eta Gurutzetako erietxera eroan zuten helikopteroan. Erreskate eta artatze lanak amaitu bitartez trafikoa Otxandioko herrigunetik desbideratu behar izan zuten, eta garbiketa lanen eraginez ilarak sortu ziren.

 

Agindu judizialez, Bilboko Auzitegi-Patologia Zerbitzura eroan zuren hildakoaren gorpua. Ertzaintzak istripuaren zergaitik argitzeko ikerketa zabaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!