Basobisitan irtengo dute domekan mugarrietatik

Anboto 2012ko ira. 15a, 08:50
Iraileko hirugarren domekan ohi duten legez Otxandioko mugarriak bisitatuko dituzte

Iraileko hirugarren domekan ohi duten legez Otxandioko mugarriak bisitatuko dituzte.

 

Urtero ohiturari eutsiz, domekan Basobisitan irtengo dute goizeko 08:00etan plazan batuko diren herritarrek eta udal agintariek. Herriko mugarriak bisitatuko dituzte.

 

Plazatik irtenda, Gomilazera heltzean bi taldetan banatuko dira. Talde bat Aramaiogaz muga egiten duen eremurantz joango da. Eremu hartan dagoen lur zati baten eskuduntzak eztabaida eragin izan du herri bien artean. Otxandiarrek eta aramaioarrek, biek diote eurena dela. Ohi legez, aizkoragaz zonalde horretako zuhaitzak markatuko dituzte, lur zati hori Otxandiokoa dela adierazteko. Ostean, hamaiketakoa egin eta Anteparaluzetik herrigunera bueltatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!