Urritik aurrera gaztetxoentzako harrera zerbitzua Mainondon

Anboto 2012ko ira. 13a, 09:16
Guraso elkarteak sortu du ekimena.

Lanagatik edo bestelako konpromisoengatik goizean goiz ibili behar duten gurasoek, klaseak hasi aurretik (09:00etan) harrera zerbitzuan utzi ahalko dituzte seme-alabak zaintzaile baten zaintzapean. Urriaren 1ean hasi eta ekainera arte, egunero 07:30etik 09:00etara egongo da martxan harrera zerbitzua.

 

Mainondo guraso elkarteko gurasoek eskatuta sortu du zerbitzua guraso elkarteak. Oraingoz, sei umek erabiliko dute zerbitzua eta zerbitzu horrek eragindako gastuen kargu sei ume horien gurasoak egingo dira. Gaztetxorik gehienak umeak direnez (urte bi ingurukoak), irailean zehar egokitzapen prozesuan daude; horregatik urrian hasiko dute harrera zerbitzua.

 

 

Zerbitzua Mainondo Herri Eskolako ikasle guztien gurasoei irekita dago. Inoiz berau erabiltzeko beharrik badute, nahiko izango da 24 ordu lehenago zaintzaileari abisatzea. Guraso horiek zerbitzua erabiltzen duten egun bakoitzeko ordainduko dute.

 

 

Harrera zerbitzua Mainondo Herri Eskolako gimnasioan ipiniko dute. Klaseak hasi bitartean deneriko ekintzak edo jokoak egingo dituzte gaztetxoen adinaren arabera: margoketa, ipuin kontaketa…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!