Euskara eskolak antolatu dituzte

Anboto 2012ko uzt. 27a, 09:06
HABEko azterketak (1., 2. eta 3, maila) eta EGA prestatzeko ikastaro bereziak antolatu dituzte. Baita Berbalagunegaz mintzapraktikarako saioak. Diruz lagundutako ikastaroak dira; ordutegia, berriz, ikasle eta antolatzaileen artean adostuko dute

HABEko azterketak (1., 2. eta 3, maila) eta EGA prestatzeko ikastaro bereziak antolatu dituzte. Baita Berbalagunegaz mintzapraktikarako saioak. Diruz lagundutako ikastaroak dira; ordutegia, berriz, ikasle eta antolatzaileen artean adostuko dute.

 

Eskolarako matrikuletarako 300 euro inguruko diru-atala gorde du Udalak. Berbalaguna, berriz, doan izango da. Otxandion edo bertotik kanpo (barnetegian nahiko ohiko ikastaroetan) euskara ikasten duren otxandiarrek eskatu dezakete diru-laguntza. Herrian erroldatua egotea ezinbesteko baldintza da horretarako. Era berean, matrikula ordainduta izan behar du eskatzaileak eta gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea. Zerga betebeharraj egunean izatea ere eskatuko du udalak.

 

Euskara Zerbitzuaren bitartez egin daiteke diru-laguntza eskaria (euskarabatzordea.otxandio@bizkaia.org / 945 45 00 20), edota udaletxeko lehatilan. Horretarako epea irailaren 14a bitartean dago zabalik (2011-2012 ikasturtekoak). Ikastaroagatik emandako diru-laguntza, matrikularen kostuaren %50ekoa izango da gehienez, argitu dutenez. Udalak urte horretako aurrekontuan gordetako dirua banatuko da eskatzaileen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!