Jai giroan murgilduta daude otxandiarrak

Anboto 2012ko uzt. 18a, 09:09
Herriko saskibaloi taldeko neskek botatako txupinazoagaz batera guztiz murgildu dira santamañetan otxandiarrak. Gaur dute egun handia: Santamaña Eguna

Herriko saskibaloi taldeko neskek botatako txupinazoagaz batera guztiz murgildu dira santamañetan otxandiarrak. Gaur dute egun handia: Santamaña Eguna.

 

Herriko bandagaz egindako kalejirak hasiko du eguna gaur, 11:30ean. Santamañaren omenez neza nagusia egongo da 12:00etan, Oihandi abesbatzaren parte hartzeagaz, eta herriko txistularien kalejira hasiko da 12:30ean. Urduri dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna 13.00ean.

 

Pilota partidoekin hasiko da arratsalderako prestatutako ekitaldi sorta, 17:15ean. Ondoren, folk ikuskizuna eskainiko du Kherau taldeak. Plazan izango da 19:3ean. Luhartz taldeak eta koadrilen arteko play-back-ak girotuko du gaua.

 

Biharkoa umeen eguna izango da. Alkate txikiak hartuko du agintea 12:00etan. Txupinazoa botako du balkoitik, eta etxeko txikienei begira prestatutako jai egunari emango diote hasiera. Jolasak, kirola, musika... askotariko ekitaldiak prestatu dituzte gaztetxoenentzako. Asteburuak ere makina bat ekitaldi ekarriko ditu Otxandiora. Besteak beste, Gazteen Eguna eta San Martin jaia ospatuko dituzte, domekan goizaldean, Agur Santa Maruna abestuz jaiak amaitu artean. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!