Langileen erdia kaleratu dute, tartean lau otxandiar

Anboto 2012ko uzt. 6a, 09:20
Legutioko (Araba) industriaguneko Holtza enpresak erdira jaitsi du langile kopurua: 78 langile ziren eta orain 38 dira. Gainerakoak kaleratu egin dituzte eta lau otxandiar daude euren artean

Legutioko (Araba) industriaguneko Holtza enpresak erdira jaitsi du langile kopurua: 78 langile ziren eta orain 38 dira. Gainerakoak kaleratu egin dituzte eta lau otxandiar daude euren artean.

 

Fogasak 20 egun  ordainduko dizkie lan urte bakoitzeko eta enpresak beste 13. Beraz, guztira, 33 egun lan urte bakoitzeko. Datozen hiru urteetan enpresak langileak behar baditu, kaleratuek izango dute lehentasuna.

 

LABek kaleratze boluntarioen bidea proposatu zuen, baina bost langilek bakarrik eman zuten izena. Ondorioz, enpresak kaleratzeen bidea hartuko zuela esan zuen. LABek langileekin batzarra egin eta bide bi proposatu zituen: mobilizazioak egitea edo enpresaren erabakia onartzea. Batutako langileen gehiengoak (54etik 48k) enpresaren erabakia onartzearen alde bozkatu zuten: “Langileak etsita zeuden eta egoera hau amaitzea nahi zuten”, azaldu du Iñaki Ortiz da Zarate LABeko kideak.

 

Baztarraren ostean, LABek enpresako zuzendaritzari jakinarazi zion langileen bozketa, baina sindikatuak ez zuen erabaki hori sinatu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!