'Gazta zati bat' proiektatuko dute Andikonan

Anboto 2012ko eka. 29a, 08:47
Jon Maia bertsolariaren Gazta zati bat ikus-entzunezkoa proiektatuko du udalak gaur, 22:15ean, Andikona plazan

Jon Maia bertsolariaren Gazta zati bat ikus-entzunezkoa proiektatuko du udalak gaur, 22:15ean, Andikona plazan.

 

Dokumentalan ageri den Idiazabal herrian bezala, ideologia anitzeko herritarren hartu-emana sustatzeko lehen pausua eman gura dute, udal ordezkariek adierazi dutenez: “Ezberdintasunak baztertu eta abertzaleak zein subiranistak batzen gaituenari helduz, ildo anitzetako alderdi politikoetako herritarrak batu eta gure herriagatik, euskaragatik eta Euskal Herriagatik lanean hastea ezinbestekoa da”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!