Autobusa beteta badago, beste bat etorriko da bost minutuan

Anboto 2012ko eka. 10a, 09:23
Udalaren eskaerak aintzat hartuz, Alsa autobus konpainiak hainbat hobekuntza egingo ditu zerbitzua hobetzeko helburuagaz

Udalaren eskaerak aintzat hartuz, Alsa autobus konpainiak hainbat hobekuntza egingo ditu zerbitzua hobetzeko helburuagaz.

 

Alsak jakinarazi dienez, hitzarmen bat adostu dute Gasteizko Audisa eta Legutioko Garaigordobil autobus konpainiekin. Horrela, autobusa beteta datorren aldiro, beste bat ipiniko dute errefortzurako, gehienez bost minuturen barruan.

 

Horregaz batera, autobus linea horien arduradunek telefonoak udalaren eskura jarri dituzte. Beraz, edozein gertakizunen aurrean, erabiltzaileek udalera deitu ahal dute argibide eske.

 

Gainera, autobus erabiltzaileei bidai-txartelen kudeaketa erraztu guran, bono berezi bat aterako dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!