Orientazio probetan nagusi izan dira gazte otxandiarrak

Anboto 2012ko mai. 31a, 12:26
Otxandioko Herri Ikastetxeak antolatutako orientazio proben bigarren saioa egin zuten eguaztenean. Zazpi ikastetxetako gazteak lehiatu ziren

Otxandioko Herri Ikastetxeak antolatutako orientazio proben bigarren saioa egin zuten eguaztenean. Zazpi ikastetxetako gazteak lehiatu ziren.

 

Igarri zen herria eta inguruak ezagutzen zituztela, probarik gehienak irabazi zituzten-eta. Batzuetan lehenengo hiru postuak bete zituzten Otxandioko  bikoteek. Lauaxeta ikastetxeko bikotea izan zen otxandiarrei nagusitu zitzaien bakarra.

 

Antolatzaileek orientazio probek izan duten erantzun zabala nabarmendu dute, Iñaki Ramos irakasleak esan duenez:  “Gazteak ederto lehiatu dira.  Gainera, joan zen astean ez bezala, oraingoan eguraldi ezin hobea izan dugu”. Jardunaldi bietan Lehen Hezkuntzako 509 gazte lehiatu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!