Orientazio proben 2. saioa egingo dute eguaztenean

Anboto 2012ko mai. 28a, 08:39
Bizkaiko eta Arabako 13 ikastetxe eta 509 ikasle ari dira parte hartzen

Bizkaiko eta Arabako 13 ikastetxe eta 509 ikasle ari dira parte hartzen.

 

Otxandioko Herri Ikastetxeak laugarren aldiz antolatu ditu Orientazio Probak. Saioak jardunaldi  bitan banatu dituzte. Lehenengoa, martitzenean burutu zuten, eta hurrengoa datorren eguazten goizean izango da. Jardunaldi biak kontuan hartuta, guztira, Araba eta Bizkaiko hamahiru ikastetxe eta 509 ikaslek (DBHko 5. eta 6. mailakoek) parte hartuko dute.

 

Martitzenean Igorre, Artea eta Areatzako ikastetxe banak eta Gasteizko hiruk parte hartu zuten. Lau zirkuitu zeuden aukeran. Ikasleek, biko taldeetan, zirkuitu horietako bati aurre egin zioten iparrorratz baten eta mapa baten laguntzagaz.

 

Helburua, ikastetxetik abiatu eta hainbat tokitan ipinitako balizak bilatzea eta ibilbidea ahalik eta arinen egitea zen, orientaziorako dituzten gaitasunak erarabilita. Eguraldi txarrari aurre eginez, “gazte  gehienek lortu zuten ibilbidea amaitzea”, Iñigo Ramos irakasle eta ekimeneko antolatzailearen arabera. Guztien artetik Arteako Arratia Eskolako bikoteak lortu zuen puntuaziorik altuena.

 

Eguaztenean zazpi ikastetxe

Eguaztenean, 09:30ean, Otxandio, Lemoa, Zeanuri, Aramaio, Dima, Zornotza eta Legutioko ikasleak batuko dira. Prozedura berdina izango da: gazteak binaka irtengo dute minutu bateko maiztasunagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!