Presoak hurreratzeko dioen logoa webgunetik kentzeko eskatu dute

Anboto 2012ko mai. 17a, 10:02
Estatuko Abokatutzak aurkeztu du administrazioarekiko auzi-helegitea

Estatuko Abokatutzak aurkeztu du administrazioarekiko auzi-helegitea.

 

www.otxandio.net webgunean  euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen duen logo bat dago. Udalak irudia webgunetik kentzeko helburuz, Estatuko Abokatutzak administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu du. Alde bien argudioak irakurri ondoren, Bilboko administrazioarekiko auzien bigarren epaitegiak hartuko du erabakia  udalak logoa mantendu dezakeen edo ez.

 

EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijok eman zion logo horren berri Estatuko Abokatutzari eta ondoren hartu zuten helegitea aurkezteko erabakia.

 

Udalaren ordezkariek azaldu dutenez  ez da akusazio-prozedura bat, zuzenbide penala izan daitekeen moduan. Beraz, inork deklarazioa aurrez aurre egin gura duela eskatzen ez badu, alde biek idatziz bidaliko dituzte euren argudioak: “Epaiak logoa kendu behar den edo ez esango du. Printzipioz ez da zigor ekonomikorik izango. Prozedura aurrera eramatearen kostua bakarrik”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!