Palestinari buruzko argazki erakusketa bolalekuan

Anboto 2012ko mai. 11a, 08:19
Herrialde arabiarraren egoera bertatik ezagutu dutenen argazkiak erakutsiko dira gaur hasita

Herrialde arabiarraren egoera bertatik ezagutu dutenen argazkiak erakutsiko dira gaur hasita.

 

Orain urte bi Biladi Hadi brigada Palestinan izan zen, Euskal Herriko idazleekin, kazetariekin, bertsolariekin batera, herrialde arabiarreko errealitatea bertatik bertara ezagutu eta jasotzeko.

 

Harrezkero, hainbat herritan aurkeztu dituzte orduko materialagaz osatutako liburua eta testuen bidez jantzitako argazki erakusketa. Asteburu honetan Otxandioko bolalekuko aretoan egongo da ikusgai erakusketa hori. Barikuetan 10:00etatik 21:00etara irekiko dute; zapatuetan  12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Domekan, berriz, arinago zarratuko dute erakusketa arratsaldez, 20:00etan.

 

Liburu aurkezpena

Biladi Hadi ekimenaren baitan sortutako liburuaren aurkezpena ere egingo dute domeka honetan, 19:00etan. Zuzeneko musikaren laguntzagaz kontatuko dituzte egileek ekimenaren nondik norakoak. Besteak beste, Jerusalem, Hebron eta Aidako errefuxiatu guneetan egon ziren 2010ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!