Jai Batzorde biziberrituak kartel lehiaketa berreskuratu du

Anboto 2012ko mai. 6a, 09:54
Santamaña jaiak antolatzen diharduen Jai Batzordea biziberritu egin dute. Ohiko bost-sei lagunak barik, 25 bat dabiltza orain, eta ekitaldiak prestatzeko aukera zabalagoa dute

Santamaña jaiak antolatzen diharduen Jai Batzordea biziberritu egin dute. Ohiko bost-sei  lagunak barik, 25 bat dabiltza orain, eta ekitaldiak prestatzeko aukera zabalagoa dute.

 

Horrela, aurten Santamañetako kartel lehiaketa berreskuratzea erabaki dute. Orain arteko aldi bakarra 2008an izan zen. Lehiaketa adinaren arabera banatu dute: hamasei urtera artekoak eta hortik gorakoak. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 29an amaituko da, eta  udaletxean edo helbide honetan aurkez daitezke lanak:
 jaibatzordea@gmail.com.

 

Ekaineko lehen asteburu bietan lanak kontzejupean ipiniko dira ikusgai eta herritarren botoek erabakiko dituzte irabazleak. Nagusientzako saria Orio hotelean asteburu pasa eta spa saio bat da. Gazteen saria irabazlearen adinaren arabera erabakiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!