Eskolako materiala batzeko armairu berria egingo dute

Anboto 2012ko api. 26a, 08:37
Gorbeialdea Landa Garapen elkartearengandik jaso duten diru-laguntza bat, armairu berri bat egiteko aprobetxatuko du Udalak, Mainondo herri eskolako gimnasio inguruan

Gorbeialdea Landa Garapen elkartearengandik jaso duten diru-laguntza bat, armairu berri bat egiteko aprobetxatuko du Udalak, Mainondo herri eskolako gimnasio inguruan.

 

Eskola materiala gordetzeko balioko du. Dagoeneko armairua egiteko neurriak hartzera joan direla adierazi dute herri eskolako ordezkariek.

 

Bestalde, Aste Santuan, megafonia berria estreinatu zuten eskolan. Aurrekoak baino aukera gehiago eskaintzen ditu. Adibidez: ikasleen sarrera-irteeretan musika lasaia jarri, edo mezuahelarazteko, bozgorailua aukeratu eta dagokion klaseari bakarrik esan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!