Zuzeneko saioa Erramun Martikorena eta Mikel Markezek

Anboto 2012ko api. 13a, 08:31
Arkotxe kultur elkarteak urteroko kantu-afaria antolatu du zapaturako, 22:00etan, Mekoletan. Aurten Mikel Markez eta Erramun Martikorena gonbidatu dituzte. Musikari eta konposatzaile biek hainbat emanaldi eskaini dituzte elkarrekin joan zen urteko udazkenetik hona

Arkotxe kultur elkarteak urteroko kantu-afaria antolatu du zapaturako, 22:00etan, Mekoletan. Aurten Mikel Markez eta Erramun Martikorena gonbidatu dituzte. Musikari eta konposatzaile biek hainbat emanaldi eskaini dituzte elkarrekin joan zen urteko udazkenetik hona.

 

Zapatuako emanaldian, euskal kantu tradizonalak abestuko dituzte, eta baita batak nahiz besteak bakarka konposatutako kanta ezagunak ere.

 

Kantu-afarirako tiketak Arkotxe elkartean, Txokoan eta Fondan daude oraindik salgai 25 euroren truke.
Iaz Mixel Etxekopar bertsolari, abeslari eta txirularia izan zen gonbidatua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!