Argazkigintza eta nekazaritza ekologikoa ikastaroak prest

Anboto 2012ko api. 13a, 08:32
Udalak ikastaro bana prestatu ditu argazkigintza eta nekazaritza ekologikoa ikasteko. Apiriletik ekainera bitartean izango dira bi ikastaro horiek. Gaur Nafarroa Erresumaren gaineko hitzaldia egongo da

Udalak ikastaro bana prestatu ditu argazkigintza eta nekazaritza ekologikoa ikasteko. Apiriletik ekainera bitartean izango dira bi ikastaro horiek. Gaur Nafarroa Erresumaren gaineko hitzaldia egongo da.

 

Ortuak zaintzen: nekazaritza ekologikoa praktikoa eta teorikoa izango da. Hamabost egunerik behin, martitzenetan, 17:00etatik 20:30etara. Izena emateko, apirilaren 16ra arte dago aukera: 20 euro erroldatuek eta  26 euro gainerakoek.

 

Argazkilaritza aurreratua izenekoan, Reflex kamera batek eskaintzen dituen funtzio guztiak erakutsiko dira. Klaseak barikuro izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 18a da izena emateko azken eguna: 15 euro erroldatuek eta 19 gainerakoek.

 

Bestalde, gaur, 19:00etan, Nafarroako Erresumaren inguruko hitzaldia eskainiko dute 1512-2012 Nafarroa Bizirik eta Jalgi Hadi Garaipenera elkarteko kideek, gaztetxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!