Krisiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Oskar Matutek

Anboto 2012ko mar. 22a, 08:39
Alternatiba alderdiko Oskar Matutek eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Joseba Garmendiak krisiaren gaineko hitzaldia eskainiko dute, martxoaren 23an, 19:00etan, kultur etxean

Alternatiba alderdiko Oskar Matutek eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Joseba Garmendiak krisiaren gaineko hitzaldia eskainiko dute, martxoaren 23an, 19:00etan, kultur etxean.

 

Krisiaren nondik norakoak azaltzeagaz batera, lan ereformak eragingo dituen aldaketen gaineko xehetasunak ere izango dituzte berbagai Matutek eta Garmendiak:  kaleratzeak noiz eta nola eman daitezkeen, soldatetan zelan eragin dezakeen, horren aurrean langileek zer irtenbide izan ditzaketen eta abar.

 

Krisiaren inguruko azalpenak emateaz gainera, bertaratzen diren herritarren zalantzak argitzen ere saiatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!