Etxekoandrearen langile izaera islatu du irabazleak

Anboto 2012ko mar. 16a, 09:13
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako argazki lehiaketa Ana Alvarez de Eulate durangarrak irabazi du. Bere argazkian plater bat ageri da eta berau garbitzen hiru esku, hiru belaunalditako emakumeen eskuak, hain zuzen ere.

Bigarren saria, herritarren bozkekin erabakitakoa, Leire Urrejola otxandiarrak irabazi du. Lehiketara aurkeztutako argazkian emakume bi harategi batean lanean ageri dira, topikoak gizonezkoena dela dioen lana emakumeek ere berdin egin dezaketela islatzeko. Argazki horrek herriko errealitatea ere islatzen du: “Sasoi batean hiru harategi zeuden Otxandion eta hiruretan emakumeak ari ziren lanean”, gogoratu du Eider Ajuria zinegotziak.

Gizon zein emakume, guztira bederatzi lagunek parte hartu dute lehiaketan eta argazkiak udaletxe azpian erakutsi zituzten egunetan 110 lagunek eman zuten bere bozka.

Zuhaitz eguna

Bestalde, zapatuan, 10:00etan Zuhaitz Eguna izango dute Otxandioko Neveran. Nork bere aitzurra eramanda, Udalak ipiniko ditu landareak. Ondoren, luntxa ere egongo da.  J.D.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!