Erregistroak euskaraz egin daitezke Bake Epaitegian

Anboto 2012ko mar. 8a, 08:14
Bake Epaitegian erregistroak euskaraz egin daitezke jada. Horretarako aplikazio informatikoa martxan ipini dute eta langileek trebakuntza ikastaroa jaso dute

Bake Epaitegian erregistroak euskaraz egin daitezke jada. Horretarako aplikazio informatikoa martxan ipini dute eta langileek trebakuntza ikastaroa jaso dute.

 

Beraz, bake epaitegian egin beharreko inskripzio guztiak euskaraz egiteko aukera dute herritarrek hemendik aurrera. Jaiotza erregistroan, esaterako, ume jaioberriaren datuak  euskaraz jaso daitezke. Ezkontza erregistroari dagokionez, ezkontzetan behar diren datuak, familia liburuan agertzen direnak, euskaraz eskuratzeko aukera dago. Aukera bi horiez gainera, heriotza erregistroari dagokionez ere, beharrezko tramite guztiak euskaraz kudeatu daitezke inskripzioa egiten denean.

 

Horiek horrela, Otxandioko Udalak herritar guztiak animatu gura izan ditu euskara “esparru honetan ere erabili dezaten eta Bake Epaitegian egin beharreko erregistroak euskaraz egin
ditzaten”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!