1.084 euro batu dituzte Lodosako ikastolarentzat

Anboto 2012ko ots. 19a, 08:52
Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko elkartasun keinu ugari egin dira azkenaldian Euskal Herrian, eta Otxandiko Udalak ere bere ekarpena egin gura izan du: 2012ko aurrekontuetan nazio garapenerako esleituta dagoen ataletik 1.000 euroko diru-laguntza eman diote

Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko elkartasun keinu ugari egin dira azkenaldian Euskal Herrian, eta Otxandiko Udalak ere bere ekarpena egin gura izan du: 2012ko aurrekontuetan nazio garapenerako esleituta dagoen ataletik 1.000 euroko diru-laguntza eman diote.

 

Bestalde, Mainondo herri eskolak ere diru bilketa egin du ikasleen artean. Ikasleko euro bat jaso eta 84 euro batu dituzte. Diruagaz batera, Otxandioko umeek egindako marrazkiak ere bidaltzeko asmoa dute.

 

Lodosako ikastola kinka larrian dago, Nafarroako Gobernuak ez dituelako diruz laguntzen ‘No-vascofona’ legez kalifikatutako zonaldeko ikastolak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!