'Emakume langilea' gaitzat duen argazki lehiaketa abian

Anboto 2012ko ots. 12a, 09:02
Giza Eskubideen Udal Batzordearen ekimenez, martxan dagoen argazki lehiaketak \'Emakume langilea\' izango du gaitzat

Giza Eskubideen Udal Batzordearen ekimenez, martxan dagoen argazki lehiaketak ‘Emakume langilea’ izango du gaitzat.

 

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki bi aurkeztu ditzake, argazki paperean zein euskarri digitalean. Argazkiak aurkezteko azken eguna otsailaren 29a da. Udalatxean aurkeztu beharreko gutunazalean argazki bakoitzaren esangura azaldu behar da, argazkigileen gaineko datuak gehitzeagaz batera.

 

Lehiaketa irabazten duenak Zumaiako talasoterapian lagun birentzako saio bat izango du sari. Bigarren sailkatuak Otxandioko jatetxe batean dohainik afaldu ahalko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!