Euskara konplexu barik erabiltzen ikasteko tailerra

Anboto 2012ko urt. 29a, 08:41
Euskara beti eta deserosotasunik barik erabiltzeko teknikak erakutsiko dituzte otsailaren 2an

Euskara beti eta deserosotasunik barik erabiltzeko teknikak erakutsiko dituzte otsailaren 2an.

 

Euskaldunek euskara erabiltzen dutenean jasotzen dituzten erantzun desegokien aurrean zelan jokatu aztertzen duen eta egoera deseroso horietan zer estrategia erabili ahal diren erakusten duen tailerra eskainiko du Inma Elexpuru markinarrak otsailaren 2an,19:00etan, Kultur Etxean.

 

Euskara Batzordearen ekimena da eta, adierazi dutenez, “tailerra euskaraz bizi gura duen pertsonentzat da; euskaraz egiteko gogoa izan eta sarri egoera deserosoen aurrean aurkitu behar izaten duten hiztunak  dira tailerreraren hartzaileak”. Ikastaroak ordu eta erdi iraungo du.

 

Sagardotegira martxoan

Bestalde, Otxandioko Gazte Asanblada sagardotegirako irteera prestatzen dabil martxoaren 3rako. Gaztetxean, Danoena tabernan edo Herriko Tabernan eman daiteke izena. Izena ematen duen jende konpuaren arabera erabakiko dute zer sagardotegira joan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!