Herritarrek erabakiko dute udalaren kultur eskaintza

Anboto 2012ko urt. 19a, 09:06
Aste honetan udaleko Kultura Batzordeak inkesta bat banatu du otxandiarren buzoietan. Inkesta horren helburua herritarren kultur arloko gustuak ezagutzea da, gero horien araberako eskaintza osatzeko

Aste honetan udaleko Kultura Batzordeak inkesta bat banatu du otxandiarren buzoietan. Inkesta horren helburua herritarren kultur arloko gustuak ezagutzea da, gero horien araberako eskaintza osatzeko.

 

Herritarrek ostiralaren 6ra arte dute galderei erantzun eta udalexean entregatzeko epea. Gura duenak www.otxandio.net web gunean ere eskuragarri du inkesta, eta internet bidez eman dezake kultur eskaintzari buruzko bere iritzia.

 

Inkestan, lehenengo datu pertsonalak eskatzen dira eta ondoren orain arte udalak eskaini duen kultur eskaintza baloratzeko aukera dago. Amaitzeko, etorkizunean kultur eskaintza zer arlotara bideratu beharko litzatekeen galdetzen dute: antzerkia, hitzaldiak, jaia, erakusketak… 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!