Zaharren egoitza ondoko eraikina erosiko du udalak

Anboto 2012ko urt. 12a, 08:43
Datozen sei urteetan 132.000 eurotan erosiko dute urteroko ordainketa progresiboen bitartez

Datozen sei urteetan 132.000 eurotan erosiko dute urteroko ordainketa progresiboen bitartez.

 

Urtea amaitu aurretik udalaren egoera zein den eta 2012rako aurreikuspenak zeintzuk diren azaldu zuten Kultur Etxean egindako deialdi irekian. 2012ari begira hainbat inbertsio aurreikusi dituzte. Batetik, erresidentzia ondoko etxea erosteko lehenengo ordainketak egingo dituzte. Eraikina erosteko akordioa lotu dute jabeagaz (132.000 euro), eta sei urtean progresiboki ordaintzen joango da udala. Baliteke eraikin hori erresidentziak behar dituen zerbitzu berriak atontzeko erabiltzea, baina herrian suertatu daitezkeen bestelako beharrizanei aurre egiteko ere izan daiteke.

 

Inbertsioen beste atal bat Iturrizarreko aparkalekua egitera bideratuko dute, horretarako 177.000 euroko diru-laguntza jaso dutelako Jaurlaritzatik. Mainerrota alderako sarrera ere mugatuko dute, eta aparkalekutik bolatoki atzera oinezkoentzako bidea egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!