Udalak 2012ko aurrekontu proposamena azaldu die herritarrei

Anboto 2011ko abe. 26a, 10:36
Kultur etxean egindako herri batzarrean Udalaren egoera zein den eta 2012rako aurreikuspenak zeintzuk diren azaldu dituzte

Kultur etxean egindako herri batzarrean Udalaren egoera zein den eta 2012rako aurreikuspenak zeintzuk diren azaldu dituzte.


Kultur etxera bertaratu ezin izan zuten herritarrek www.otxandio.net webgunean zein udaletxean eskuragarri dituzte datu guztiak eta nahi duenak ekarpenak ere egin ditzake. Udal ordezkarien arabera, diru sarreraak 1.392.789 eurokoak dira eta gastuak 1.272.695 eurokoak; beraz, 120.000 euro inguru geratzen dira inbertsioetarako. Kopuru hori handitu egin daiteke, besteak beste, diru-laguntzak lortuz gero.


2012ari begira hainbat inbertsio aurreikusi dituzte. Batetik erresidentzia ondoko etxea erosteko lehenengo ordainketak egingo dituzte. Eraikina erosteko akordioa lotu dute jabeagaz (132.000 euro) eta sei urtean progresiboki ordaintzen joango da Udala. Etorkizunean baliteke eraikin hori erresidentziak behar dituen zerbitzu berriak atontzeko erabiltzea, baina baita herrian suertatu daitezkeen bestelako beharrizanei aurre egiteko ere.


Inbertsioen beste atal bat Iturrizarreko aparkalekua egitera bideratuko dute, horretarako 177.000 eruoko diru laguntza jaso dutelako Eusko Jaurlaritzatik. Mainerrota alderako sarrea ere mugatuko dute eta aparkalekutik bolatoki atzera oinezkoentzako bide egingo dute. Lan horiek guztiak alde zaharrean hasitako mugikortasun planaren barruan kokatzen dira.


Azkenik, Zine Zaharreko eraikinean anbulatorio berria egiteko exekuzio proiektua egingo dute 2012an zehar. Eraikinak hiru solairu ditu eta goiko bietan zer egin daitekeen (nagusientzako etxebizitzak, etxebizitza dotazionalak, larrialdietarako etxebizitzak…) ere aztertuko dute eta horretarako finantzabideak bilatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!