Turismoa sustatzeko webgunea sortuko dute datozen asteetan

Anboto 2011ko aza. 25a, 09:54
Mendi Ibilbideak, jatetxeak, ostatuak... jasoko ditu webguneak

Mendi Ibilbideak, jatetxeak, ostatuak...  jasoko ditu webguneak.

 

Datozen asteetan Otxandion turismoa sustatu asmo duen webgunea sortuko du udalak. Gune berrian, alde batetik, herriko jatetxe, taberna eta ostatuen gaineko informazioa jasoko dute. Bestetik, herriko jaien, ohituren eta historiaren informazio osatu eta eguneratua sareratuko dute; beste atal batean, herrian zehar eta inguruetan egin daitezkeen oinezko zein bizikleta ibilbideak ipiniko dituzte, bakoitzari dagokion GPSrako track-agaz batera.

Blogen sorrera

Bestalde, udalak blogak zabaltzera animatu ditu herritarrak: “Ikuspegi sozialetik oso aberasgarria litzateke. Denok dugu zer esana elkarbizitza hobetzeko, kultura aberasteko zein arazo sozialei irtenbide onenak bilatzeko”, diote udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!