Osakidetzak "oso ontzat" jo du zine zaharra osasun etxe berria kokatzeko

Anboto 2011ko aza. 19a, 08:56
Zine zaharreko azpiegituretan pediatria zerbitzua emateko \'espazio nahikoa\' dagoela adierazi zuten

Zine zaharreko azpiegituretan pediatria zerbitzua emateko “espazio nahikoa” dagoela adierazi zuten.

 

Oraintsu Osakidetzagaz batzarra egin du udalak, eta, bertan adierazi dietenez, zine zaharreko azpiegituretan egin asmo duten osasun etxe berriaren “kokalekua zein espazio baldintzak oso positiboak dira”.

 

Horrez gainera, Osakidetzako ordezkariek adierazi dutenez, “pediatria zerbitzua emateko nahiko espazio egongo da osasun etxe berrian”. Horiek horrela, 2012an zine zaharra bota eta exekuzio proiektua egitea dute helburu.
Bitartean diru-laguntza bi lortu dituzte. Eraisketa proiektua idazteko 3.988 euro jaso dituzte Eusko Jaurlaritzatik, eta kontsultategi berriaren proiektua idazteko 41.300 euro Osakidetzatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!