Oro har KPIaren araberako igoera arau fiskaletan

Anboto 2011ko aza. 15a, 09:48
Ordenantza fiskaletan, oro har, KPIaren araberako %2,4ko igoera onartu du udalbatzarrak. Salbuespena zenbatekoa ehunekotan adierazita duten zergetan dago; horiek ez dituzte igo.

Ordenantza fiskaletan, oro har, KPIaren araberako %2,4ko igoera onartu du udalbatzarrak. Salbuespena zenbatekoa ehunekotan adierazita duten zergetan dago; horiek ez dute igoerarik izan. Beraz, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren Gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga bere horretan mantendu dituzte.

Horrez gainera, udalak ematen dituen zerbitzuetan udalari zerbitzua ematen diotenek egindako igoera bera onartu da. Hori horrela izanda ere, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zergan, gama altuko ibilgailuentzako igoera handiagoa izango da. Horrela, 14tik 15,99 arteko zaldi fiskalak dituzten autoei %5eko igoera ezarri diete; 16tik 19,99ra artekoei %7,5 eta handik gorakoei %10. Autobusetan eta kamioietan, kasu denetan, %2,4a igo da.

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen tasetan ere laguntzea erabaki dute. Horrela, mota horretako laguntzak eskatzen dituztenei zuzenduta prozeduren edo dokumentoen tasa batzuk kendu edo egokitu egin dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!