Durangaldeko Gazte Topaketak egingo dituzte asteburuan

Anboto 2011ko aza. 10a, 08:05
Barikutik domekara, Durangaldeko Gazte Topaketak hartuko ditu Otxandiok

Barikutik domekara, Durangaldeko Gazte Topaketak hartuko ditu Otxandiok.

 

Azaroaren 11n, 18:00etan,  Nola pentsatzen dugu gazteok?  hitzaldia eskainiko dute harrera ekitaldiaren barruan. Ondoren, 21:00ak aldera, luntxa prestatu dute, eta 22:00etan Hamaika Bertute ekimeneko bertsolari gazteek bertso saioa eskainiko dute.

 

Zapatuan asanbladan batuko dira 10:30ean; segidan, lan taldeak prestatuko dituzte demokrazia parte-hartzaileari eta auzolan eta komunitateari buruz berba egiteko. 14:00etako bazkariagaz indarberritu ondoren, 16:30ean tailerrak egongo dira. Eguna errematatzeko, 22:00etan, gaubela egingo dute.

 

Autogestiori buruz

Domekan azkeneko batzar irekia egingo dute, 10:00etan, eta 11:00etan Autogestioa izeneko hitzaldia eskainiko dute. Bazkari baten bueltan agurtuko dute Durangaldeko Gatze Topaketen  aurtengo aldia.  J.D.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!