Biometanizazio planta egiteko aurreikerketa webgunean

Anboto 2011ko aza. 9a, 09:23
Herri-Ola egistamoaren barruan udalak biometanizazio planta eraiki gura du herrian. Proiektu hori gauzatzeko aurreikerketa egin dute, dagoeneko Herritarren Kontseiluan aurkeztu zutena, herritarren iritzia jasotzeko.

Orain aurreikerketa hori otxandio.net webgunean eskegi dute gura duenak irakurri dezan.

Biometanizazio planta batean hondakin organikoak —nekazaritza nahiz abeltzantzako hondakinak— lehengai moduan erabiliz konposta eta biogasa produzitzen dira. Ikerketa horrek planta eraikitzeko hiru toki jaso ditu, biometanizazio plantaren tamainaren arabera. “Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta energia gehiago produzitzen du eta errentagarriagoa da”, diote udal ordezkariek, “baina era berean  ingurune hurbilean lortu ezin daitezkeen lehengaiekiko depedentzia sortzen du”. Izan ere, nora eraman bilatu behar den konpost kopuru handia sortzen du eta “kamioi emari garrantzitsua eragingo luke”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!