Julio Gomezek irabazi du kaleko margo lehiaketa

Anboto 2011ko aza. 3a, 12:19
Julio Gomezek irabazi du kaleko margo lehiaketa

Julio Gomez leioarrak irabazi zuen, joan zen domekan, kale margo lehiaketaren 23. aldia. Kultur Etxe ingurutik begiratuta Udaletxeko arkupea eta plaza ikusten dira bere margolanean.700 euro jaso zituen Gomezek.

 

500 euroko bigarren saria Jose Miguel Arranz erandiotarrarentzat izan zen, eta 350 euroko hirugarrena Leticia Gaspar plentziarrarentzat. Hainbat otxandiarrek ere parte hartu zuten lehiaketan, eta herriko margolanik onenaren saria Francisco Javier Hernándezek irabazi zuen.

 

Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, aurtengo margo lehiaketak azken urteetako parte hartzerik handiena izan du. Euskal Herriko hamaika txokotatik etorritako 30 margolari inguruk hartu zuten parte Otxandion ohitura bihurtu den lehiaketa honetan. Parte-hartzaile horietatik guztietatik bost herrikoak izan ziren, eta bost horietatik lau haurrak. Erakusketak iraun zuen bi orduetan, berriz, bolalekua herritarrez gainezka bete zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!