XXIII. Margo Lehiaketa egingo dute domekan

Anboto 2011ko urr. 29a, 08:31

Urriaren 30eko margo lehiaketan parte hartuko dutenen euskarriak 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte Bolalekuan

Urriaren 30eko margo lehiaketan parte hartuko dutenen euskarriak 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte Bolalekuan.

Lanak, 14:30 baino lehen aurkeztu beharko dira toki berean, eta sari banaketa 17:30ean egingo dute. Irabazleak 700 euro jasoko ditu; bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 350. Herriko onenak 200 euro irabaziko ditu.

Gaia aukeratzerako orduan antolatzaileek ipini duten baldintza bakarra haizetara eta Otxandion edo inguruetan izatea da. Neurriei dagokionez, 30X43 zentimetrokoa baino neurri txikiagoko paper formatuak ez dira onartuko.

Aurkezten diren lanekin salmenta-erakusketa ere egingo dute. Udalak lehiaketa horretako partaideen bazkaria ordainduko du.

Perretxiko erakusketa

Domekan beste ekimen bat ere badago. Kementsu eta Miru Gain mendigoizale elkarteek XXII. Perretxiko Erakusketa antolatuko dute udaletxeko arkupean. Bihar 09:30ean plazatik irtengo dira perretxiko bila; bere kabuz doanak 13:00ak arte eraman ditzake Kultur Etxera.

Gaur da, bestalde, argazkigintza, sabel dantza, egur lanketa eta joskera tekniken ikastaroetan izena emateko azken eguna; udaletxean egin behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!