Anbulatorioan hitzordua zelan hartu argitu dute

Anboto 2011ko urr. 12a, 08:37
Anbulatorian erantzungailu automatikoa ipini dute hitzorduak hartzeko; horretara, eguneko 24 orduetan eskatu daiteke medikuagaz hitzordua

Anbulatorian erantzungailu automatikoa ipini dute hitzorduak hartzeko; horretara, eguneko 24 orduetan eskatu daiteke medikuagaz hitzordua.

 

Anbulatorioko orduetan ere martxan dago erantzungailuak eta udal ordezkarien esanetan, udaletxean bost kexa izan dira modu horretara hitzordua hartzea gaitza dela esanez. Udalak argitu duenez, telefonoz deitu eta erantzungailuak salto egiten duen une berean “Otros” berba esan eta automatikoki harrera zerbitzuan lanean dabiltzan langileengana joango da deia, beti ere Anbulategiko ordutegian.

 

Bestalde, eguenean udalak batzar irekia egingo dujoan zen astean arazgailuan egindako interbentzioaren eta izandako arazoen berri emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!