Alkatearen liberazio partziala onartu dute udalbatzarrean

Anboto 2011ko urr. 6a, 09:04

Alkatearen heren bateko liberazio partziala onartu dute udalbatzarrean. Proposamenak aldeko zazpi boto jaso ditu, eta zinegotzi bi abstenitu egin dira

Alkatearen heren bateko liberazio partziala onartu dute  udalbatzarrean. Proposamenak aldeko zazpi boto jaso ditu, eta zinegotzi bi abstenitu egin dira.

 

“Horrek alkatearen gutxiengo dedikazio bat bermatzen du, eta lana, udala eta familiaren arteko uztarketa erraztuko du”, azaldu dute udal ordezkariek.

 

Horrela, “udalaren jarraipen estuagoa egin ahal izatea, Diputazioan nahiz Eusko Jaularitzan egin beharreko kudeaketei arreta handiagoa eskaintzea eta alkate lana eramangarriagoa egitea ahalbidetuko du”.
Dedikazio horrek izango duen diru ordaina bere lanean galduko duena beste izango dela adierazi dute, eta, beraz, Santi Uribe alkateak bere jardun profesionalean zeukan soldata berdina mantenduko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!