Herrian zehar banatuta dauden zakarrontziak “gero eta zikinago” daudela-eta horren aurreran neurriak hartzen hasi da Udala.
Egoera horretara heldu izanaren hainbat erantzule ikusten dituzte. Batetik, Udalak autokritika egiten du: “Gure gain hartzen dugu zabor bilketaren gestioan izandako hutsuneen ondorioz sortutako arazoak”. Bestetik, “jakin badakigu, bolumen handiko zakarrak eta altzariak egunean bertan jaso beharrean beranduago batu izanak, zaborrontzi inguruak garbi mantentzen ez duela lagundu”. Ondorioz, udaleko hainbat ordezkari “urgentziz” batzartu dira bolumen handiko zakarrak batzeaz arduratzen den SCOR enpresagaz eta enpresa horrek zabor bilketa egunak “errespetatzeko konpromisoa” hartu du.
Herritarren kooperazioa
Hala ere, Udalak herritarren kooperazioa eta laguntza ere eskatu du: “zaborrontzi inguruak askotan, kontenedore barruetan lekua egonda ere, kartoiak kanpoan uzten dira edota altzariak edozein egunetan eta edozein lekutan uzten dira. Kasu hauetan erantzule nagusiak herritarrok gara”.