Ur zikinen araztegian konponketak egingo dituzte

Anboto 2011ko ira. 24a, 09:20

24.000 euroko aurrekontua onartu berri du udalbatzarrak konponketa horiek egiteko

24.000 euroko aurrekontua onartu berri du udalbatzarrak konponketa horiek egiteko.

 

Urteak dira ur zikinen araztegiak arazoak ematen dituela, baina oraintsu egoera okertu egin da eta udalak 24.000 euroko diru atala onartu du udalbatzarrean araztegian konponketa lanak egiteko.

 

“Araztegiak baldintza guztiak betetzen ditu, baina mugan dago eta beharrezkoa zen konponketa lanak egitea”, argitu du Santi Uribe alkateak.

 

Lanak Hidroambiente izeneko enpresak egingo ditu. Datozen bi-hiru asteetan aldatu beharreko pieza berrien zain egon beharko dute. Piezak heldu bezain laster hasiko dira ur zikinen araztegia konpontzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!