Herriko mugarriak bisitatzeko urtero egiten duten ibilbidea 08:00etan hasiko dute plazan.
Urtero legez, domekan Basobisitan irtengo dute goizeko 08:00etan plazan batzen diren herritarrek eta udal agintariek. Herriko mugarriak bisitatuko dituzte.
Plazatik irtenda, Gomilazera heltzen direnean talde bitan banatuko dira. Batzuk Aramaiogaz muga egiten duen eremurantz abiatuko dira. Han dagoen lur zati baten eskuduntzak eztabaida eragin izan du herri bien artean. Otxandiarrek eta aramaioarrek, biek eurena dela diote. Ohi legez, aizkoragaz zonalde horretako zuhaitzak markatuko dituzte, lur zati hori Otxandiokoa dela adierazteko. Hamaiketakoa egin ondoren, Anteparaluzetik herrigunera bueltatuko dira.
Laguntzak ikasleentzat
Bestalde, Durangon eta Gazteizen ikasten dabilitzanen gurasoek joan-etorrietarako diru-laguntza eskaria egin dezakete udalean, hilaren 21era arte. Ikasketa zentroko matrikulazio egiaztagiria eta ikastetxearen aurtengo egutegia aurkeztu beharko dira. Udalak %40ko laguntza emango du, eta Alssa konpainiak %10ekoa. Beraz, guztira, %50eko laguntza jaso dezakete ikasleek.