Mendi bizikleta martxan izena emateko epea irailaren 8ra arte

Anboto 2011ko abu. 24a, 14:35
Otxandion VII. Mendi Bizikleta Martxa ospatuko dute irailaren 10eko larunbatean. 40 kilometroko martxa horretan parte hartzeko izen ematea irailaren 8ra artekoa da.

Otxandion VII. Mendi Bizikleta Martxa ospatuko dute irailaren 10eko larunbatean. 40 kilometroko martxa horretan parte hartzeko izen ematea irailaren 8ra artekoa da. Udaleko webgunean (Otxandio.net) izen-emate orria eskuragarri dago.

Bestela, martxaren egunean bertan, proba hasi aurretik, izena emateko aukera ere izango da. Federatuentzako 10 euro izango da izen ematea eta federatuta ez daudenetzako 12 euro.


izaera lehiakorrik ez duen martxa 09:30ean hasiko dute plazatik eta hantxe bertan helmugaratuko dira. Haurrentzako eta bizikletan ibiltzeko ohitura gutxiago dutenentzako,  zailtasun txikiagoko  ibilbide bat prestatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!