Bittor Kapanaga hil da 85 urtegaz

Anboto 2011ko uzt. 15a, 11:25
Euskara eta euskal mitologiaren ikertzaile otxandiarra atzo, uztailak 14, hil zen. Gaur izango da hileta elizkizuna Otxandioko Santa Marina parrokian, 19:00etan.

Euskara eta euskal mitologiaren ikertzaile otxandiarra atzo, uztailak 14, hil zen. Gaur izango da hileta elizkizuna Otxandioko Santa Marina parrokian, 19:00etan.

 

Herri kulturgintzan lan ugari egin du Kapanagak bere bizitzan. Idazlea, eta euskara eta euskal mitologiaren ikertzailea bart hil zen bere jaioterrian, Otxandion.

 

Gerediaga Elkarteko kidea izan da Bittor Kapanaga, eta ia elkartearen sorreratik zuzendaritzan egon da urte askotan. Eibarko gerra osteko euskal mugimendua sortu zuen beste hainbat euskaltzalerekin batera eta 1953an Euzko Gogoan hasi zen idazten. Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen gero:  Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasunan.

\"\"

 

 

Euskararen jatorriaren gaineko Euskera erro eta gara lana argitaratu zuen 1978an. Olentzaro argitaletxean argitaratu zituen gainontzeko lanak. Berba hau berreskuratzeko ahalegin handia egin zuen bere idazkietan. Bere beharrak dira Badator olentzaro, Olentzaro; sua hilda, Olentzaroren aurpegiak, Olentzaroren lagunak eta 1995eko Oxinondoko gertaerak. Hainbat abesti ere musikatu dituzte bere letrekin, Gontzal Mendibilen Bagare abesti ezaguna kasu.

 

Gerediaga elkartetik oharra bidali dute Bittor Kapanagaren ekarpena eskertuz. "Egunero sortutako harribitxiekin eraikitako altxor preziatuaren autorea" zenari emandako guztiagatik eskerrak eman gura izan dizkiote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!