Jai giroz bustiko dituzte santamañek herriko txoko eta bazterrak

Anboto 2011ko uzt. 16a, 08:41
Azken legealdi bietan alkate izan den Aritz Otxandianok jaurtitako txupinazoak abiatuko ditu jaiak, gaur, Otxandion. Iluntzean jarri dute hitzordua, 21:00etan, hala ere, aurretik gazte bazkaria eta olinpiadak izango dira aurretik

Azken legealdi bietan alkate izan den Aritz Otxandianok jaurtitako txupinazoak abiatuko ditu jaiak, gaur, Otxandion. Iluntzean jarri dute hitzordua, 21:00etan, hala ere, aurretik gazte bazkaria eta olinpiadak izango dira aurretik.

 

Gazte Eguna ospatuko dute, gaur, Otxandion. Horren haritik, aipaturiko gazte bazkaria eta olinpiadak ez ezik, txistularien kalejira, danborrada eta kontzertua ere izango dira gozagai. Su Ta Gar eta Jare taldeek joko dute. Ondoren erromeri doinak nagusituko dira. Uztailaren 24ara bitartean makina bat ekitaldi izango dira Otxandion. Egun handia, Santa Maña eguna, astelehena, uztailaren 18a izango dute.

 

 Dantza, musika, antzerkia, kirolak... adin guztietarako eta gustu askotariko ekitaldiak batu ditu Jai Batzordeak aurten ere. Era berean, Otxandio bonbardeatu zutela 75 urte beteko direla ere hartuko dute gogoan. uztailaren 22an izango da urtemuga eta egun horretaz gainera, 24an ere oroimen ekitaldia egingo dute. Lehenengo biderrez , instituzionala izango da ekitaldi hori.

 \"\"

Hilaren 22ko ekkitaldiak Andikona plaza eta nestor Basterretxearen eskultura inauguratzeko aprobetxatuko dute. Ikus-entzunezkoa, musika, eta dantza batuko dituzte ekitaldi berezi baten, eta, aurretik, ekitaldi instituzionala izango da eta Andikonako bonbardaketa gogoan liburua aurkeztuko dute. Andikonako bonbardaketaren oroimen ekitaldia eta ohiko limonada eskainiko da, uztailaren 24an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!