Edalontzi ekologikoak erabiliko dituzte jaietan

Anboto 2011ko uzt. 15a, 08:32
Jai Batzordea eta ostalariak adostasunera heldu dira jaietan kristalezko ontzirik ez erabiltzeko

Jai Batzordea eta ostalariak adostasunera heldu dira jaietan kristalezko ontzirik ez erabiltzeko.

 

Ingurugiroarekiko jarrera arduratsua sustatzeko asmoagaz, ekimena adostu dute Jai Batzordeak eta ostalariek. Jai Batzordekoen arabera, jaiek irauten duten egunetan, taberna eta txosnetan kristalezko edalontzi eta ontzirik ez erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Horren ordez, berrerabili ahalko diren plastikozko edalontziak egongo dira. Edalontzi horiek euro baten truke erosi ahalko dira; goizeko 06:00etan basoa itzultzen dutenei 50 zentimo bueltatuko zaizkie. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!