Zoladura konpontzeko lanen eraginez erreil bat itxita, Gasteiztik Durangora bidean

Anboto 2011ko uzt. 11a, 09:27
Gaur hasi eta datorren uztailaren 18ra bitartean erreil bat itxiko dute BI-623 errepidean. Horretara, Gasteiztik Durangoraino doazen ibilgailuentzako pasagune alternatiboa jarriko dute Andaparaluzeta eta Otxandio artean

Gaur hasi eta datorren uztailaren 18ra bitartean erreil bat itxiko dute BI-623 errepidean. Horretara, Gasteiztik Durangoraino doazen ibilgailuentzako pasagune alternatiboa jarriko dute Andaparaluzeta eta Otxandio artean.

Hasitako zoladura konpontzeko lanen eraginez hartu dituzte neurriok Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek. Egunez garatuko dituzte beharrok, beraz, egunez egongo da itxita erreila.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!